euskal herriko
orkestra barrokoa

gozatu musika barrokoaz ikuspegi garaikide batetik
Jordi Savall
Jordi Savall
@jordisavall
Creo que la creación de la EHOB por Miren Zeberio y Enrike Solinis, es una nueva iniciativa indispensable y muy oportuna para la defensa y difusión del patrimonio orquestal histórico con criterios y instrumentos de época. Un nuevo conjunto dirigido por Miren y Enrike, dos músicos excepcionales que ha mostrado rigor y creatividad des del principio de sus respectivas actividades profesionales, y en su buen criterio de seleccionar los mejores colaboradores que se unirán a esta bella y apasionante aventura. Zorte on!
Miren eta Enrike
Miren eta Enrike@enrikesolinis
Ilusio handiarekin ekiten diogu proiektu zoragarri honi. Enrike Solinis eta Miren Zeberio gara Euskal Herriko Orkestra Barrokoa sortu dugunak baina proiektu hau musika barrokoaren inguruan interesa duen mundu guztiari zuzenduta dago, proiektua bere egin eta denon artean bidea egin dezagun.
Iñigo Hernando, Edurne Espilla
Iñigo Hernando, Edurne Espilla
Galdakaoko Alkatea eta Kultura Zinegotzia
Gure herri txiki honetan proiektu handiak bultzatzen dituzten sortzaile bikainak badaudela ikusteak ezin harroago sentiarazten gaitu. Kalitatea, profesionaltasuna, pasioa eta hurbiltasuna duten egitasmoak ezinbestekoak dira gure gizartearentzat. Eskerrik asko Euskal Herriari eta kulturari egiten diozuen ekarpen sakonagatik.

Hurrengo kontzertuak

28/02/2026
KURSAAL, DONOSTIA
"Masquarade"
26/02/2026
ARRIAGA ANTZOKIA, BILBO
"Masquarade"

ZER DA EHOB?

EUSKAL HERRIKO ORKESTRA BARROKOA (EHOB)

Euskal Herrian egonkorra izan nahi lukeen orkestra barroko profesionala da, garaiko instrumentuekin eta interpretazio-irizpideekin musika barrokoaren maisulanak birplanteatzen dituena. Helburua: barroko garaiko musika irizpide historikoekin interpretatzea bertan finkatutako orkestra batekin, talentu berriak formatzea, publiko berriak sortzea eta musika gizartera hurbiltzea entsegu ireki eta pedagogikoen bitartez.

proiektu honen parte
izan nahi al duzu?

GOZATU BARROKOAZ ZUEN HERRIAN

Gure helburua, gizartean eta arlo pedagogikoan musikaren garrantzia eta bere onurak zabaltzeko erraztasunak ematea da, udal, ikastetxe edo bestelako entitateen bidez bertan gure lana erakutsi eta partekatuz.

Galdakaoko udalaren kasuan bezela, egonaldien eta entsegu irekien bidez, gure proiektua normalki ezagutuko ez luketen jende talde desberdinei helarazteko ekimenak burutzen ditugu.

KonzertuaUmeekin

AKADEMIA

Orkestrak 2026an dituen kontzertuetarako zenbait musikari profesional Akademian parte hartu nahi duzu? 40 urte baina gutxiago badituzu eta instrumentu barroko bat jotzen baduzu, bidaliguzu bideo bat errepertorio barrokoko pieza bat interpretatuz eta orkestran parte hartzeko zure motibazioa azalduz.

babestu kultura

Kulturak eta musikak gizartean duen balio eta garrantzian sinesten baduzu, Euskal Herriko Orkestra Barrokoa babestu dezakezu hein handiago edo txikiago batean.

Norbanako edo entitateek bultzatu dezakete proiektu eder eta inspiratzaile hau. Laguntzeko era desberdinak baitaude. Jarri gurekin harremanetan inolako konpromizurik gabe eta solas egin dezagun..

jarri harremanetan edozein galdera edo informazio gehiagorako